🔗 ⚙️

Amaitasuna from Lo zena by Bi zaldi

Tracklist
12.Amaitasuna5:42
Lyrics

Begirada tiroketa hartatik sortu zenuten
zubian sarri naizenez eseria
udazkenak aitortu berri dit
urte erortzeak atzean duen egia
nola, nora, nor heldu nahi dudan
zein den barne mundu honen jatorria
bizi kimu biren batze hark
nola sortu zuen bat berria

Ez dakit den miraria
existentziaren auzia
hitzez nola hala estaliko dut
eskertzeko gabezia

Gardena zuen ausardia eraikitzeagatik
hegalari denak ezinbesteko duen kabia

Gogoan dut baserria
parkeko txirristra gorria
arreba bat gidaria
egun haien melodia
zetorkionaz deus etzekien ume txiki haren irria

Ez dakit den miraria
existentziaren auzia
hitzez nola hala estaliko dut
eskertzeko gabezia

Ta irakurriz denboraren zauria
ez ote naiz ba
aldatuz doazen uretara
ohitu den ontzia?

Zuei esker
iñauteri da gazte honen memoria
kanta hau ta nere bizi dena
zuei doa eskeinia

Aita baitut itsas argi
eta
ama
zu zaitut
aberria

Credits
from Lo zena, released October 14, 2021
GARTXOT: AHOTSA
BEÑAT: GITARRA BARITONOA ETA AHOTSA
ENEKO: SAXOFOIA
MAITE ARROITAJAUREGI “MURSEGO”: BIOLONTXELOA
ANGEL UNZU: MURKOA, PAPERONTZIA, BERINBAU, BENDIRRA….ETAB.
LicenseCC BY-NC-ND 3.0. See the Creative Commons website for details.
Tags
Recommendations