🔗 ⚙️

Kontrakultura from Ihesean by B.O.T.H.

Tracklist
5.Kontrakultura3:50
Lyrics

Egun argietan itzaletik aritzen diren mamuak
musikaren zaratak batu gintuen kaleetan
bozgorailuen aurrean mundua borrokatzen genuenean
antiheroiak heroi bilakatzean

Tabernaren berotasuna iluntasunean murgilduta
mundu hau ez dago guretzat egina
lekuz kanpo azaltzen gara milaka unetan
sistemak baztertuak mespretxatuak

Zapaldutakoen ahotsa entzungaitza da
soka lodi batek mututzen gaitu eta
zaborraren pare albo batera utziak
gure amaiera ere izango al da?

Iluntasun horri ihesi sortu genituen lehen akordeak
lagunen oihuek babesten gintuzten artean
hutsetik hasitako taldea babestu zutenak
baita bidea irekitzen lagundu zutenak

Milaka tanta txikiz osatu dugun itsasoa
behingoz indarrez dator gure uholdea

Mikro aurrean jarri zapalduak altxa
elkartasunean jarraituko dugu aurrera
sistema irauliz sortuko dugun esperantza
musikaren bidez eraikiko dugu herria

Bizitzaren irabazle gaindituenak
altxatuko dira gaurkoan
kulturaren oinarriak defendatuz
elkartasun oihu bat abestuz

Credits
from Ihesean, released September 20, 2024
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations