Hakuna Sauti from Paradisua by Burutik
Tracklist
8. | Hakuna Sauti | 3:53 |
Lyrics
Paradisua saldu, bai, baina
zorionik ba ote da bertan?
tupustean botatzeko haina
ezagutzen nuena bera?
Zeinen eroso aska dezakezuen iraina
zeuen altaretik kalera
harro esanez beti zeuen zilborreko zainak
herri zintzokoak direla.
Paradisua saldu, bai, baina
jakin behar hura nola erosi.
Zeuenak ez dira gure nahiak
inoiz ez betetzea baizik.
Bion arteko muga izan zitekeen lausoa
zeozer banekar zorroan,
aise ala eginahalez etorri den kanpokoa
gera baitaiteke kanpoan.
ITSASO BATEN AURKA OIHUAK BUSTIAZ,
BIRIKAK ZIPATUTA LEHOR EZTARRIA.
HURRENGO ORRIA TA HURRENGO ORRIA…
PISUA HAZI NOLA, BERDIN AHULEZIA.
ZERTAN DENBORA GALDU OIHUAK ASKATZEN
AHALEGIN BATEZ DENAK ITO BADAITEZKE?
Credits
from Paradisua,
released April 5, 2020