Sua from Sherpak by Deus Ez
Tracklist
4. | Sua | 4:31 |
Lyrics
Lore ederrenak ere usteltzen direla
beranduegi ikasi genuen.
Begiak ixtea ez zela
sekula nahikoa desagertzeko.
Nola aurkituko dugu
bueltatzeko bidea oinatz guztiak
ezabatu badira
Hautsa izateko jaio
garela diozu.
Ni zurekin
erre nahiko nintzateke
kea izan baino lehen,
sua.
Itxaropena ere agortzen dela
patuak irakatsi zigun.
Ukabilak estutzea
ez dela nahikoa ezer lortzeko.
Nork eramango gaitu
berriro izarren intziri
ankerrak entzutera.
Hautsa izateko jaio
garela diozu.
Ni zurekin
erre nahiko nintzateke
kea izan baino lehen,
sua.
Zauriak miazka
egunsenti maiztu honetan.
Ametsak kiskaltzen esku artean,
gure adore eza.
Hautsa izateko jaio
garela diozu.
Ni zurekin
erre nahiko nintzateke
kea izan baino lehen,
sua.
Credits
Eric Deza - Ahotsa/gitarra
Alex Etxeberria - Baxua
Koldo Sagarzazu - Bateria
Recorded @ DrumGrooveStudio
Josu Erviti - Ekoizpena, grabaketa eta nahasketak
Víctor Sánchez - Masterizazioa
-------------------------------------------------
Eric Deza - Voz/guitarra
Alex Etxeberria - Bajo
Koldo Sagarzazu - Batería
Recorded @ DrumGrooveStudio
Josu Erviti - Producción, grabación y mezcla
Víctor Sánchez - Masterización