🔗 ⚙️

Gogoaren baitan from Nous voici by Eths Amics

Tracklist
9.Gogoaren baitan3:19
Lyrics

Erabaki nuen, tinko ta fermuki,
Ez zitzaidala gertatuko,
Maitasun saretan ez nintzela berriz
Uste gabean eroriko.

Bi begi izpitxu, irripar ezti bat
Izan dira nere galtzaile,
Geroztik hor nabil arantzetan dantzan,
Ezinezko amets sortzaile.

Zu hor zaude, dantzan, jauzitan,
Zer debru bada pasatzen zait gogoaren baitan

Urresko txanpon bat eman gogo nuke
Sorgin bat bilaka banedi,
Ezina egikor aldatzeko aina
Gezurra bihurtzeko egi.

Zer den ona edo zer ote den txarra
Jakin beharko nukelarik
Sumendi gainean erretzenari naiz
Ba al dago irtenbiderik ?

Zu hor zaude, dantzan, jauzitan,
Zer debru bada pasatzen zait gogoaren baitan

Geroak zer dakar, ez dut pentsatu nahi,
Uneak nahi ditut bizi.
Lau egun dira ta bi omen lanotsu
Galtzera ez ditut nahi utzi.

Hitzaren jokoan, itxura emanez,
Gorde nahiko nuke dena.
Biluzia nauzu izan zarelako,
Egoera hunen sormena.

Zu hor zaude, dantzan, jauzitan,
Zer debru bada pasatzenzait gogoaren baitan.
Pasatzen zait gogoaren baitan

Credits
from Nous voici, released June 6, 2019
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations