🔗 ⚙️

Teoria bat from Hasiera Bat by Gorka Urbizu

Tracklist
2.Teoria bat2:57
Lyrics

Zain
zeren zain erabaki gabe
gai izan
beregain izaterik gabe

Irtenbide bat bada
ez da izango hemen
utzi gazteak bakarrik, libre
gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude
eta ez da gauza bera
nire adiskide

Zain
eguzkiaren zain
eta izarak heze
ederrak dira kaleak
jendearen jantzitan

Irtenbide bat bada
izan daiteke hemen
utzi gazteak bakarrik, libre
gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude
eta ez da gauza bera inola ere

Gauzak ez dira horrela
gauzak horrelaxe daude

eta sinesmen horretan
ardazten da gure mundua
gure mundua

Credits
from Hasiera Bat, released January 15, 2024
Hitzak eta musika: Gorka Urbizu Ruiz
LicenseAll rights reserved.
Tags
Recommendations