2017an sortu zuten Judas Argarate izenpean, Iker Amutxastegi lagunaren heriotzaren ondoren. Hain zuzen ere, hura omentzeko lau lagunek bat egin zuten: Carlos Balseiro (PAM, Julio Kagueta...) Markel Iraola, Joseba Goñi eta Hodei Otegi. 2018an eman zuten lehen kontzertua Elgoibarko sotoan, Amutxastegi omentzeko. 2021ean Balseirok banda utzi, eta Ekaitz Vegas (Ekinozio, On) sartu zen taldera.